XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Siberiarra Errusiatik Espainiara Europa zehar
- Asiatiko-Hego Europarra: adar bat Gipuzkoatik pasatzen da.
- Asiatiko-Ipar Afrikarra: honen barreiaketa, Europan zehar, partez Jaizkibel haranetik pasatuko litzateke.

Ikus daitekeenez, gure lekunea zeharo inportantea da, zeren harat-honat honek bere pasaldietan espezien aberastasun ugaria ekarri digu.

Eta, honela, interes zientifiko handiko espezie batzuk aurki ditzakegu.

Batzuk bakarrik aipatuko ditugu hemen, hala nola: Endromis O koloretsu (L) iberiar faunarako familia berria: Araschna Hbn levana (L) Espainiako bigarren taxonaren ugaritasun oso lokalizatua; Lopingia achine (scop) iberiar penintsulako biotopo bakarra Bizkaiko Orduñan; Carterocephalus palaemon (Pallas)-en bigarren taxona leku berean eta azken urteotan Aranzadi Natur Zientzi elkarteko Entomologi laborategiko lankideek aurkitutako dozena bat espezie berri, iberiar penintsularako.

Laborategi hau Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren babesean dago eta haren laguntzarik gabe gutxi egin ahal izango zukeen; horregatik, hari gure esker ona gutxi da.

Goian aipatutakoa baieztatzen duen beste espezie bat zera da, Aizkorri mendian aurki daitekeen Parnas sius apollo (L.) delakoa.

Hau glaziare-garaiko erlikia bat dugu eta Odriozolae izena eman zaio, gure laborategiko entomologo eta mendizale sutsu diren Odriozola S. J. anaien gorazarrez.

Latitudeari altitudea dagokio; horregatik, glaziareak iparraldera atzeratu zirenean espezie askok jarraitu zieten, bizitzeko behar zuten biotopo egokien bila.

Baina beste batzuk goimenditara igo ziren, bertan kondizio berdintsuak aurkituz.